Menú Cerrar

Elizak inmatrikulatutako ondareari buruzko hitzaldia, ostegunean Legazpin

Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformako kide diren Ekhiotz Prieto eta Cristina Contreras izango dira hizlariak. Burdinola elkarteak antolatu du. Goierri garaiko kasuen berri ere emango dute.

Legazpiko parrokia 1986an inskribatu zuen Jabetza Erregistroan eliza katolikoak.Tere Madinabeitias

Tere Madinabeitia, Legazpi – goierri.hitza.eus / 2024/10/22

Lehen herriarenak, orain Vaticanorenak leloarekin, eliza katolikoak egin dituen inmatrikulazioen inguruko hitzaldia egingo du etzi osteguna Ekhiotz Prietok Cristina Contrerasekin batera Kultur Etxean, 19:00etan, Burdinola elkarteak sustatuta. Prieto eta Contreras Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformako kideak dira; elizak bereganatu dituen ondasunei buruzko lana egina du plataformak.

Mendeetan zehar «herritarrena izan den ondarea eta herritarrek zaindu dutena» elizak «modu bidegabean» bereganatu duela salatzen du plataformak, Prietok azaldu duenez. Plataformako kideen jarduna Nafarroako kasuen ikerketatik hasi zen duela urte batzuk, «milatik gora daude», eta ordutik lanean dihardute informazioa zabaltzen eta ondasun horien berreskurapenean.

Espainia osoan zabaldutako auzia dela dio Prietok, «100.000 ondasunetik gora bereganatu ditu elizak, horietako asko ondare historiko izendatutakoak», eta horregatik «estatuko agenda politikoan sartu beharreko gaia da». Hori iritsi bitartean, auzitegietara jo dute hainbat tokitan.

Goierri garaiko ondasunak

Biharko hitzaldian Goierri garaian elizak inmatrikulatutako ondasunen berri ere emango dute. Lan hau, Burdinolako kide den Aitor Ibañez de Garatxanarekin batera egin dute.

Legazpiko ondasunak parrokia, San Migel baseliza eta Brinkolako eta Telleriarteko elizak dira. Lauak 1986ko irailaren 12an inmatrikulatu edo inskribatu zituzten lehen aldiz Jabetza Erregistroan, Eliza Katolikoaren izenean. Egun berean inmatrikulatu zituen baita ere Urretxuko parrokia eta San Antonio eta Santa Barbara elizak. Zumarragako parrokia eta San Kristobal eta San Gregorioko elizak, berriz, 1987ko azaroaren 30ean erregistratu zituen, eta Antioko baseliza, 1993ko ekainaren 8an. Ezkioko San Migel parrokia eta Santa Marina eta Santa Lutzi baselizak, azkenik, 1990eko ekainaren 28tik dira eliza katolikoarenak.

Hola, 👋
Encantados de conocerte.

Registra tu dirección de correo electrónico para recibir quincenalmente, en tu bandeja de entrada, nuestro Boletín con las Novedades de la página de RECUPERANDO

¡No hacemos spam! Lee nuestra política de privacidad para obtener más información.

Publicado en Navarra, País Vasco